- EBAZPENA, 2014ko uztailaren 18koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2014. urtean Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko deialdiko zuzkiduraren guztizko zenbatekoa handitu egin dela jakinarazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko uztailaren 18koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2014. urtean Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko deialdiko zuzkiduraren guztizko zenbatekoa handitu egin dela jakinarazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 148
- Hurrenkera-zk.: 3503
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/07/18
- Argitaratze-data: 2014/08/07
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko ekainaren 4ko Aginduak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko dei egiten du.
Agindu horren 2. artikuluaren arabera, 670.000 euro erabiliko dira horretarako deialdi honetan.
Lehenengo Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera, adierazitako diru-kopurua handitu ahal izango da. Ondorioz, hau
Lehenengoa. Aginduaren 2. artikuluan zehaztutako zenbatekoari 150.000 euro gehitzea. Beraz, deialdi honetan 820.000 erabiliko dira guztira.
Bigarrena. Zenbateko hori honela banakatuko da:
000 euro, gehienez, liburutegi sortu berrietarako diren dokumentu-sortetarako.
000 euro, lehendik dauden liburutegietako funtsak berritzeko.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 18a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


