- EBAZPENA, 2014ko uztailaren 24koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, arte plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeen kideen izendapena argitaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko uztailaren 24koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, arte plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeen kideen izendapena argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 171
- Hurrenkera-zk.: 3817
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/07/24
- Argitaratze-data: 2014/09/10
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Ikusirik Kulturako sailburuaren 2014ko maiatzaren 28ko Agindua, arte plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezarri eta arautzen duena.
Kontuan izanda agindu honen 15. artikuluak Balorazio Batzordeen osaera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez EHAAn argitara emango dela jasotzen duela,
Honako hau,
Lehenengoa. Balorazio Batzordeen osaera argitaratzea. Batzordeek honako kide hauek izango dituzte:
Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea:
Lehendakaria: Clara Montero Tellechea, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
Ane Rodriguez Armendariz
Iñaki Imaz Urrutikoetxea
Sergio Prego Imaz.
Idazkaria: María Jesús Cambra Contín, Kultura Sustatzeko teknikaria.
Sustapen-zabalkundearen eta argitalpenen modalitateak:
Lehendakaria: Clara Montero Tellechea, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
Concepción Elorza Ibañez de Gauna
Juan Zapater Lopez
Xabier Gaintzarain Etxaniz.
Idazkaria: María Jesús Cambra Contín, Kultura Sustatzeko teknikaria.
Bigarrena. Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 24a,
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


