- EBAZPENA, 2014ko uztailaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, musika-jarduera profesionaletarako, diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko uztailaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, musika-jarduera profesionaletarako, diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 159
- Hurrenkera-zk.: 3615
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/07/30
- Argitaratze-data: 2014/08/25
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
Aztertu egin da musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko maiatzaren 30eko Agindua.
Agindu horren 10. artikuluan ezartzen denez, aipaturiko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzorde batek ebazpen proposamena egingo du, eta Batzorde horretako kideak izendatzea eta osaera argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez emango dira.
Horiek horrela, honako hau
Lehena. Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:
Batzordeburua: Clara Montero Telletxea, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Idazkaria: Imanol Arana Ariz (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko teknikaria).
Batzarkideak:
Musika partituren edizio inprimatuak: Jon Bagües Erriondo; Itziar Larrinaga Cuadra; Jose Manuel Tife Iparragirre.
Banakako musika proiektuak: Aintzane Camara Izagirre; Cesar Ibarretxe Azkueta; Mari Jose Oria Eraso; Ixiar Uria Aramburu. Ordezkoa: Jose Manuel Tife Iparragirre.
Musika-ekimen enpresarialak: Jose Maria Argoitia San Martín; Jon Bagües Erriondo; Irene Larraza Aizpurua. Ordezkoa: Aintzane Camara Izagirre.
Bigarrena. Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratatu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 30a,
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSE ANGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


