Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko abuztuaren 29koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (362/2014 prozedura arrunta) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko abuztuaren 29koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (362/2014 prozedura arrunta) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 169
  • Hurrenkera-zk.: 3780
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/08/29
  • Argitaratze-data: 2014/09/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (362/2014 prozedura arrunta) Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako deialdia egiten duen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2014ko apirilaren 1eko Ebazpenaren kontra jarritakoa da. Eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak jatorrizko espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epean ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2014ko abuztuaren 29a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.