Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko irailaren 1ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2014. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzen eskaeren gaineko ebazpen-proposamenak eman eta organo honi aurkeztuko dizkion Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko irailaren 1ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2014. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzen eskaeren gaineko ebazpen-proposamenak eman eta organo honi aurkeztuko dizkion Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 170
  • Hurrenkera-zk.: 3798
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/09/01
  • Argitaratze-data: 2014/09/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2014ko uztailaren 1eko Aginduaren bidez, 2014. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzen deialdia arautzen da.

Aginduaren 10. artikuluan xedatzen da, alde batetik, Balorazio Batzorde bat eratuko dela aurkezten diren eskabideak eta agiriak aztertzeko eta organo honi aurkeztuko zaion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko; eta, bestetik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide.

Horiek horrela, hau

Lehenengoa. Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Gazteria eta Kiroletako zuzendaria).

Batzordekideak:

Elisabet Altube Bengoa (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako arduradun teknikoa)

Carolina Muro Arroyo (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako teknikaria), Batzordean idazkari jardungo duena.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 1a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.