Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko irailaren 1ekoa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat. Akordio hori honako lege honen arlokoa da: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko irailaren 1ekoa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat. Akordio hori honako lege honen arlokoa da: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 181
  • Hurrenkera-zk.: 3959
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/09/01
  • Argitaratze-data: 2014/09/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa onartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat etorriz, hau

Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, honako lege honen arlokoa: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hitzartu du:

  1. Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak 2014ko martxoaren 3an hitzartutako akordioa betez, lantalde bat osatu zen, hain zuzen ere Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen inguruan sortutako eskumen-desadostasunak aztertu eta nola konpondu proposatzeko. Lantalde horrek aurrez egindako negoziaketekin bat etorriz, bi aldeek uste dute desadostasun horiek konponduta geratu direla, kontsiderazio hauek kontuan hartuta:

    1. Legearen 4. artikuluan jasotako erregulazioa azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 5. artikuluaren testuinguruan ulertu behar da (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Hala, konferentzia sektorialeko lankidetza gauzatuko da konferentzia sektorial horren erakundetze-akordioan eta barne-araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

    2. Legearen 49. eta 50. artikuluetan mugaz haraindiko kontsulten inguruan bildutako erregulazioari dagokionez, ulertu beharra dago Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioari dagokiola artikulu horietan zehazten diren jarduerak gauzatzea, kasuan kasuko ingurumen-agintariekin edo agintari sustantiboekin lankidetzan, eta betiere Konstituzioak agintari horiei ematen dizkien eskumenak errespetatuta. Hala ondorioztatzen da bi artikulu horien eta Legearen 11.2 artikuluaren interpretazio sistematikotik, artikulu horrek honela baitio: «lege honek ingurumen-organoari eta organo erabakitzaileari esleitzen dizkien funtzioak autonomia-erkidego bakoitzaren legediak ezarritako organoak beteko ditu».

    3. Bestalde, azken xedapenetatik hamaikagarrenean eta zazpigarrenean ezarritako erregimenari dagokionez, bi aldeek onartzen dute Konstituzio Auzitegiaren Jurisprudentzian ezarritako irizpideekin bat etorriz interpretatu behar direla bi xedapenak.

  2. Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Madril, 2014ko uztailaren 28a.

    Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

    CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

    Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

    JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.