- EBAZPENA, 2014ko irailaren 12koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzen zuzkidura osoa aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko irailaren 12koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzen zuzkidura osoa aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 187
- Hurrenkera-zk.: 4080
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/09/12
- Argitaratze-data: 2014/10/02
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Martxoaren 7an argitaratu zen EHAAn euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak emateko prozedura arautzen duen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren otsailaren 26ko ebazpena.
Ebazpen horretako 3. artikuluan finkatu zen gehieneko diru-zuzkidura hamabost mila (15.000) eurokoa izango dela.
Laugarren xedapen gehigarriaren arabera, 3. artikuluan ezarritako zenbateko osoa aldatu egin ahal izango da eta aldaketa horren berri EEIren zuzendariaren ebazpenaren bidez eman beharko da.
Hori guztia kontuan izanik, hirugarren xedapen gehigarriak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, hurrengo hau
Lehenengoa. Zuzkidura osoari bi mila eta bostehun (2.500) euro gehitzea.
Donostia, 2014ko irailaren 12a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


