Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko irailaren 15koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzen zuzkidura agortu dela jakinarazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko irailaren 15koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzen zuzkidura agortu dela jakinarazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 187
  • Hurrenkera-zk.: 4081
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/09/15
  • Argitaratze-data: 2014/10/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Martxoaren 7ko EHAAn argitaratu zen euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak emateko prozedura arautzen duen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpena.

  2. Ebazpen horretako 3. artikuluan finkatu zen gehieneko diru-zuzkidura hamabost mila (15.000) eurokoa izango dela eta, horretan gain, 4. artikuluan diru-laguntzak baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean banatuko direla aurrekontuko zuzkidura agortu arte.

  3. Hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, aurrekontua amaitzen baldin bada ebazpen honen ondorioetarako, EEIko zuzendariak amaitutzat joko du eskabideak aurkezteko epea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpena argitaratzearen bidez, horretarako izendaturiko diru-funtsak agortu direla arrazoituta.

    Hori guztia kontuan izanik, hirugarren xedapen gehigarriak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, honako hau

Lehenengoa. Amaitutzat jotzea euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak aurkezteko epea, funtsak agortzeagatik.

Donostia, 2014ko irailaren 15a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.