Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko irailaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena. Honen bidez, matrikula-bekak esleitzen dira 2014-2015erako antolatu diren ikastaro hauek egiteko: «Hirigintzako XXXIX. (39) ikastaroa», Bilbon, eta «Hirigintzako XL. (40) ikastaroa», Donostian. Ikastaro hauen antolatzailea da LHIEE-Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskola, IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mende dagoen unitatea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko irailaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena. Honen bidez, matrikula-bekak esleitzen dira 2014-2015erako antolatu diren ikastaro hauek egiteko: «Hirigintzako XXXIX. (39) ikastaroa», Bilbon, eta «Hirigintzako XL. (40) ikastaroa», Donostian. Ikastaro hauen antolatzailea da LHIEE-Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskola, IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mende dagoen unitatea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 190
  • Hurrenkera-zk.: 4155
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/09/16
  • Argitaratze-data: 2014/10/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariak 2014ko ekainaren 9an emandako Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen erakunde horren mende dagoen LHIEE-Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak 2014-2015erako antolatu dituen ikastaro hauek egiteko: «Hirigintzako XXXIX. (39) ikastaroa», Bilbon, eta «Hirigintzako XL. (40) ikastaroa», Donostian. Era berean, ikastaro horietan parte hartzeko 5 matrikula-beka eskatzeko deialdia egin zen (2014ko ekainaren 20ko EHAA, 116. zk.).

Deialdiaren bigarren artikuluan eta bederatzigarren eta hamargarren oinarrietan, 2014-2015erako matrikula-beketarako betekizunak ezarri ziren, hau da, Bilbon egingo den «Hirigintzako XXXIX. (39) ikastaroa»ren 3 matrikula-beketarako eta Donostian egingo den «Hirigintzako XL. (40) ikastaroa»ren 2 matrikula-beketarako.

LHIEEko Kontseilu Errektoreak, 2014ko irailaren 12an bildu eta gero, IVAPen zuzendariari egindako proposamena aztertuta eta ikastaro horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, matrikula-beka zeinek irabazi duten zehaztu da.

Horrenbestez, honako hau

Herrero Alonso, Saray (kausa: muga ekonomikoa gainditzea).

Menendez Berrire, Irantzu (kausa: muga ekonomikoa gainditzea).

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.