Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko irailaren 16koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2014ko udan eta 2014-2015 ikasturtean Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte hartzeko onetsiak izan diren ikasketa-elkarteen behin betiko zerrenda jakinarazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko irailaren 16koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2014ko udan eta 2014-2015 ikasturtean Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte hartzeko onetsiak izan diren ikasketa-elkarteen behin betiko zerrenda jakinarazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 195
  • Hurrenkera-zk.: 4273
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/09/16
  • Argitaratze-data: 2014/10/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko jarduerez diharduenean, honela dio bere 23. artikuluko 4. paragrafoan: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.

Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko ekainaren 18ko Aginduak (EHAA, 2014ko ekainaren 25ekoa) 2014ko udarako eta 2014-2015 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu. Horren ondorioz, honako hau

Araba:

Aixkiria AEK euskaltegia

Amurrioko AEK euskaltegia

Arana AEK euskaltegia

Aratz-Pinto euskaltegia

Gasteiz-Adur euskaltegia

Hegoalde euskaltegia

Laudioko AEK euskaltegia

Laudioko udal euskaltegia

Lautadako AEK euskaltegia

Errioxa Kultur Elkartea

Udaberria euskaltegia

Zadorra AEK euskaltegia

Zaldiaran euskaltegia

Bizkaia:

Aita Villasante udal euskaltegia

Arrigorriagako udal euskaltegia

Aurten Bai Fundazioa

Barakaldoko AEK euskaltegia

Barakaldoko euskara udal erakundea

Basauriko udal euskaltegia

Bilbo Zaharra euskaltegia

Bizkaiko AEK

Durangoko udal euskaltegia

Enkarterriko udal euskaltegia

Erandioko udal euskaltegia

Ermuko udal euskaltegia

Euskal Irakaslegoa-Deustuko Unibertsitatea

Galdakaoko udal euskaltegia

Getxoko udal euskaltegia

Gotzon Garitaonaindia euskaltegia

Jose Antonio Agirre Kultur Elkartea

Juan Mateo Zabala euskaltegia

Labayru Ikastegia

Mikelats euskaltegia (Orixe E. SAL.)

Mungiako udal euskaltegia

Muskizko udal euskaltegia

Portugaleteko udal euskaltegia

Santurtziko udal euskaltegia

Trapagarango udal euskaltegia

Txinta kooperatiba

Txorierriko udal euskaltegia

Ulibarri euskaltegia

Urtxintxa Eskola

Gipuzkoa:

Andoaingo AEK euskaltegia

Arrasateko udal euskaltegia

Azkoitiko AEK euskaltegia

Azpeitiko Euskara Patronatua udal euskaltegia

Beasaingo udal euskaltegia

Bedita Larrakoetxea udal euskaltegia

Bergarako udal euskaltegia

Bidasoako AEK

Debagoieneko AEK

Donostiako AEK

EBETE Hizkuntza-Zerbitzuak

Eibarraldeko AEK euskaltegia

Eibarko udal euskaltegia

Emun Koop. E.

Errenteriako udal euskaltegia

Euskal Herriko Ikastolak Sociedad Cooperativa Europea

Euskal Idazleen Elkartea-Hegats

Gernika XXI, S.L.

Goierriko AEK

Hernanialdeko AEK euskaltegia

Herri Jakintza euskaltegia

Hitzez euskaltegia E.M.

Huhezi, SCL

Ilaz Konstituzioko Ikastetxea SCL

Lasarte-Oriako Muntteri AEK euskaltegia

Legazpi 6 euskaltegia

Leintz udal euskaltegia

Maizpide SCL

Mondragon Lingua. S. Coop.

Oarsoaldeko AEK

Soziolinguistika Klusterra Elkartea

Ttakun Kultur Elkartea

Urrats euskaltegia

Mancomunidad Urretxu-Zumarragako udal euskaltegia

Urtxintxa Eskola Gipuzkoa

Zarauzko AEK euskaltegia

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

EGA edo HE2tik gorako ikastaroetarako berariazko eta jatorrizko materiala prestatu eta banatu behar denean, kasuan kasuko euskaltegi edo ikasketa-elkarteak aldez aurretik adieraziko dio Hezkuntza Sailari, eta hartarako onespena jaso beharko du. Bestelako materialik ez du Hezkuntza Sailak ordainduko.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

EGA edo HE2tik gorako ikastaroen emankizunerako euskaltegi edo ikasketa-elkarteak bere egoitzatik hamar kilometro baino gehiagora joan behar duenean, gastu horiek Hezkuntza Sailak ordaindu ditu, kilometroko ohiko prezio estandarrak aplikatuz.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka interesatuak gorako errekurtsoa jar dezake Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 16a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.