- EBAZPENA, 2014ko irailaren 26koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Horren bidez, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian abiatutako 650/2014-C zenbakiko prozedura laburtuan interesdun izan daitezkeenei dei egitea xedatzen da epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko irailaren 26koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Horren bidez, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian abiatutako 650/2014-C zenbakiko prozedura laburtuan interesdun izan daitezkeenei dei egitea xedatzen da epaitegi horretan ager daitezen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 195
- Hurrenkera-zk.: 4274
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/09/26
- Argitaratze-data: 2014/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak errekerimendua egin du epaitegi horretan abiatutako 650/2014-C prozedura laburtuan interesdun izan daitezkeen hirugarrenei dei egiteko; hain zuzen, jarraian adierazten den ebazpenak eragin diezaiekeen hirugarrenei dei egiteko: Ebazpena, 2014ko martxoaren 24koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, gaitzetsi egiten duena Giza Baliabideetako zuzendariak 2013ko abenduaren 9an emandako ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpenak NIP 01022 Ertzaintzako funtzionarioak eskatutako lanpostuen esleipena gaitzetsi zuen.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz,
Prozedura honetan interesdun izan daitezkeenei dei egitea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik 9 eguneko epean Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, egokitzat jotzen badute, 650/2014-C zenbakiko prozedura laburtuan beren bidezko interesak defendatzera.
Jakinaraz bekie interesdunei.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 26a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


