Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko urriaren 3koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, M.ª Pilar Uriarte Itxaso andrea Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko goi-kargudunaren idazkari izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko urriaren 3koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, M.ª Pilar Uriarte Itxaso andrea Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko goi-kargudunaren idazkari izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 4240
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/10/03
  • Argitaratze-data: 2014/10/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2014ko irailaren 1eko Ebazpenaren bidez 2014ko irailaren 8ko 169. zk.ko EHAAn argitaratu zen deialdia, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko goi-kargudunaren idazkari postua betetzekoa, ikusi ondoren.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eskainitako lanpostuan jarduteko izangaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, haien ezaugarri profesionalak curriculum vitae-an azaldutako merezimenduen arabera baloratuz.

Aurkezturiko agiriak ikusita, M.ª Pilar Uriarte Itxaso andrea eskainitako postura egokitzen dela, eta jarduteko moduko kualifikazioa baduela kontutan harturik.

Horiek horrela, ondorengo hau

Lehenengoa. M.ª Pilar Uriarte Itxaso andrea Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko goi-kargudunaren idazkari izendatzea (520010 kodea, 111 dotazioa).

Bigarrena. Izendapenak 2014ko urriaren 13tik aurrera hartuko du indarra, EHAAn noiz argitaratzen den gorabehera.

Hirugarrena. Deialdia ebatzi eta administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 3a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.