Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko urriaren 6koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako 2. atalak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (591/2014 prozedura arrunta) interesdun izan litezkeenei deitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko urriaren 6koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako 2. atalak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (591/2014 prozedura arrunta) interesdun izan litezkeenei deitzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 4247
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/10/06
  • Argitaratze-data: 2014/10/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (591/2014 prozedura arrunta), Estatuko Administrazioak Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozesurako deia egiten duen 2014ko apirilaren 1eko Ebazpenaren kontra jarritakoa da (apirilaren 1eko EHAA, 63. zk.). EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako 2. atalak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin dezaten.

Arkauti, 2014ko urriaren 6a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.