- EBAZPENA, 2014ko urriaren 6koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Bermeoko portuan profesional ez diren aisia-ontziak amarratzeko aldi baterako baimenak ematekoa, ukatzekoa eta itxarote-zerrenda eratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko urriaren 6koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Bermeoko portuan profesional ez diren aisia-ontziak amarratzeko aldi baterako baimenak ematekoa, ukatzekoa eta itxarote-zerrenda eratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 195
- Hurrenkera-zk.: 4276
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/10/06
- Argitaratze-data: 2014/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: ---
Testu legala
Lehenengoa. 2013ko azaroaren 4an, EHAAn argitaratu zen, 2013ko urriaren 11ko ebazpena, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Bermeoko portuan profesionalentzat ez diren aisia-ontzien titularrek amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko deialdi publikoa egiteko dena.
Bigarrena. Ebazpenaren aurrekarietan adierazten da baimen horien prozedura Garraio eta Herri Lanetako sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduan dagoela jasota. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan eta portu-instalazioetan profesional ez diren aisia-ontzien titularrei lotuneak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura arautzen da.
Hirugarrena. Garraio eta Herri Lanetako sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduaren 9.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak (Egun, Garraio Azpiegituren zuzendariak) lotuneak esleitzeko ebazpen arrazoitu bat emango du, aurreko artikuluan irizpideetan oinarrituta. Ebazpen horrek, kasuaren arabera, erabaki hauetako bat jasoko du:
Eskatutako baimena ematekoa.
Eskatutako baimena ukatzekoa, baldin eta eskatzaileak ezarri zaizkion baldintzak betetzen ez baditu.
Baimena eskatu duenak hura eskuratzeko eskakizun guztiak bete arren, hari emateko moduko lotunerik libre ez dagoenean, eskaera dagokion itxarote-zerrendan sartzekoa, hurrenkera zenbakia zehaztuta.
Laugarrena. Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduko 10.4. artikuluaren arabera, «Itxarote-zerrenda beti irekita izango da, harik eta deialdi berria egin arte, eta eskaera berriak noiznahi onartu ahal izango dira. Eskaera horiekin batera Agindu honen 4.2 artikuluan eskaturiko agiriak aurkeztu beharko dira, eta horiei ere lotuneak esleitzeko garaian 8.b artikuluan aurreikusitakoak aplikatuko zaizkie. Eskaera berriak ere Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren ebazpenaren bidez sartuko dira itxarote-zerrendan» (Egun, Garraio Azpiegituren zuzendaria).
Bosgarrena. Portu-jardueren Erregelamenduak urriaren 21eko 236/1986 Dekretuaren bidez onartua 3. artikuluan oraingo Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari ematen dio portuen antolaketa, kudeaketa eta kontrola egiteko eskumena portuko zerbitzuetan, eta, baita ere Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren portuetan diren jarduera eta portu-instalazioetakoa.
Aurrean esandakoarekin bat etorriz, eta ikusita portuko lurralde zerbitzuak egindako proposamena, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 6.e) eta 14. 1. m) artikuluetan jasotakoaren arabera zuzendaritza honek duen ahalmenaz baliatuz, hau
Lehenengoa. I. eranskineko zerrendan jasota dauden eskatzaileen amarratze-esleipenak onartzea, II. eranskineko baldintzen arabera.
Bigarrena. III. eranskineko zerrendan jasota dauden eskariak ukatzea.
Hirugarrena. Ebazpen honetan, IV. eranskin bezala, atxikitzen den Itxarote-zerrenda onartzea. Zerrenda hori 2014ko urriaren 2an egina da.
Laugarrena. Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraioetako sailburuordeari edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 6a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Zuzendutakoa: EBAZPENA, 2015eko martxoaren 27koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, honako ebazpen honetan aurkitutako hutsak zuzentzeko dena: «Ebazpena, 2014ko urriaren 6koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Bermeoko portuan profesional ez diren aisia-ontziak a
- Ikus: EBAZPENA, 2013ko urriaren 11koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bitartez, deialdi publikoaren bidetik, honako prozedura hastea erabakitzen baita: Bermeoko (Bizkaia) portuan amarralekuak erabiltzeko baimenak emateko dena.


