- EBAZPENA, 2014ko urriaren 16koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6. zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (656/2014-M prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenei deitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko urriaren 16koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6. zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (656/2014-M prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenei deitzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 202
- Hurrenkera-zk.: 4485
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/10/16
- Argitaratze-data: 2014/10/23
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (656/2014-M prozedura laburtua) jarri da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2014ko apirilaren 11ko (apirilaren 24ko EHAA, 77.zk.) Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bitartez Ertzaintzaren Ikuskapen eskalako ofizialordearen kategoriako eta Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agentearen kategoriako karrerako funtzionarioentzat ikerketa kriminaleko ikastaroan (IKI) sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten da. Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6. zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan xedatutakoarekin bat, honen bidez, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.
Arkaute, 2014ko urriaren 16a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


