- EBAZPENA, 2014ko urriaren 17koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Arte Plastiko eta ikusizkoen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko maiatzaren 28ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen zerrendaren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko urriaren 17koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Arte Plastiko eta ikusizkoen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko maiatzaren 28ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen zerrendaren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 208
- Hurrenkera-zk.: 4645
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/10/17
- Argitaratze-data: 2014/10/31
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2014ko ekainaren 2an argitaratu zen EHAAn Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2014ko maiatzaren 28ko Agindua. Agindu horrek, Arte Plastiko eta ikusizkoen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen du.
2014ko maiatzaren 28ko Aginduaren 17. artikuluak jasotzen du, diru-laguntzen eskatzaileei esleipen-ebazpenaren jakinarazpen indibiduala egiteaz gainera, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, denek horren berri izan dezaten.
Hori dela eta,
Lehenengoa. Argitara ematea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko maiatzaren 28ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrena eta esleitutako diru kopura (I. eranskina), ukatu diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak. (III. eranskina).
Bigarrena. Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea interesdun guztiek jakin dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 17a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
(Ikus .PDF)


