Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko urriaren 20koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2014ko ekainaren 30eko Ebazpenaren babesean aurkeztutako diru-laguntzen eskaerak ebazten dituena. Ebazpen haren bidez, Terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako 2014. urteko laguntzen deialdia egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko urriaren 20koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2014ko ekainaren 30eko Ebazpenaren babesean aurkeztutako diru-laguntzen eskaerak ebazten dituena. Ebazpen haren bidez, Terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako 2014. urteko laguntzen deialdia egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 216
  • Hurrenkera-zk.: 4821
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/10/20
  • Argitaratze-data: 2014/11/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautzen dituen Herrizaingo sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoa betez (EHAA, 121. zk., ekainaren 27koa), eta Balorazio Batzordeak 2014ko urriaren 16an egindako proposamena kontuan hartuta, hauxe

Lehenengoa. Adierazitako proiektuak garatzeko laguntzak ematea I. eranskinean aipatzen diren erakundeei. Eranskin horretan zehazten dira zenbatekoak ere.

Bigarrena. 2011ko ekainaren 22ko Aginduaren 4. artikuluan jasotako egoerekin bat ez datozen proposamenak ez onartzea. II. eranskinean zehazten dira zein diren.

Hirugarrena. Diru-laguntza eman zaiela jakiteko jakinarazpena jaso eta 15 eguneko epean diru-laguntza jasoko duten erakunde edo elkarteek ez badiote espresuki idatziz uko egiten diru-laguntzari, onartu egin dutela ulertuko da, 2011ko ekainaren 22ko Aginduaren 14.2. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Laugarrena. Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari bukaera ematen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Lehendakaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoa betez (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 20a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.