- EBAZPENA, 2014ko urriaren 22koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian 284/2014-B prozedura arruntean bideratzen ari den ERNE-k jarritako administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena, epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko urriaren 22koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian 284/2014-B prozedura arruntean bideratzen ari den ERNE-k jarritako administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena, epaitegi horretan ager daitezen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 209
- Hurrenkera-zk.: 4670
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/10/22
- Argitaratze-data: 2014/11/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 20ko Aginduari dagokion administrazio-espedientea eskatu zuen Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak, 75/2014 prozedura arruntean bideratzen ari baitzen ERNE sindikatuak agindu horren aurka jarritako Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.
Segurtasun Sailak Aginduari dagokion administrazio-espedientea (CON 079/2013-X, PCA 102/2014-X) bidali zuen Salara.
Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak 2014ko uztailaren 15eko Autoaren bidez ebatzi zuen eskumen-intzidentea eta honako hau deklaratu zuen: errekurtsoa ezagutzeko eskumenik ez zuela eta Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zegokiela errekurtsoa ezagutzea.
Hori dela eta, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 20ko Aginduaren aurkako Administrazioarekiko auzi-errekurtso hori Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratzen ari da 284/2014-B prozedura arruntean.
Hori horrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
Prozedura honetan interesdun izan daitezkeenak epatzea, egoki baderitzote, ERNE-k jarri eta 284/2014-B prozedura arruntean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratzen ari den Administrazioarekiko auzi-errekurtsoan demandatu gisa ager daitezen eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 22a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2014ko martxoaren 3koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez hauxe xedatzen da: batetik Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea 75/
- Ikus: AGINDUA, 2013ko azaroaren 20koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatzen duena.


