Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko urriaren 22koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian 302/2014-B prozedura arruntean bideratzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena, epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko urriaren 22koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian 302/2014-B prozedura arruntean bideratzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena, epaitegi horretan ager daitezen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 4720
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/10/22
  • Argitaratze-data: 2014/11/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 20ko Aginduari dagokion administrazio-espedientea eskatu zuen Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak, 60/2014 prozedura arruntean bideratzen ari baitzen agindu horren aurkako Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

Segurtasun Sailak Aginduari dagokion administrazio-espedientea (CON 079/2013-X, PCA 104/2014-X) bidali zuen Salara.

Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak 2014ko uztailaren 15eko Autoaren bidez ebatzi zuen eskumen-intzidentea eta honako hau deklaratu zuen: errekurtsoa ezagutzeko eskumenik ez zuela eta Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zegokiela errekurtsoa ezagutzea.

Hori dela eta, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 20ko Aginduaren aurkako Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratzen ari da 302/2014-B prozeduran.

Hori horrrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

Prozedura honetan interesdun izan daitezkeenak epatzea, egoki baderitzote, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian 302/2014-B prozedura arruntean bideratzen ari den Administrazioarekiko auzi-errekurtsoan demandatu gisa ager daitezen eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 22a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.