Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko urriaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko Lehen Aukera Programaren laguntza-deialdia bigarrenez aldatu dela argitaratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko urriaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko Lehen Aukera Programaren laguntza-deialdia bigarrenez aldatu dela argitaratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 4534
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/10/24
  • Argitaratze-data: 2014/10/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2014ko urriaren 23ko bileran hartutako Erabakiaren bitartez, gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko Lehen Aukera Programaren laguntza-deialdia bigarren aldiz aldatzea onartu du, eta, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bitartez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren p) idatzi-zatian xedatutakoarekin bat etorriz, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio aldaketa hori argitaratzea.

Azaldutako guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko Lehen Aukera Programaren laguntza-deialdiaren bigarren aldaketa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2014ko urriaren 23ko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez onartua (ebazpen honen eranskinean daude jasota aldaketa horiek).

Bigarrena. Laguntzen deialdia aldatzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Deialdia aldatzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 24a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2014ko uztailaren 30ean hartutako Erabakiaren bidez, gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntza-deialdia onartu zuen (Lehen Aukera Programa), eta deialdia 2014ko abuztuaren 11ko EHAAn argitaratu zen. Organo horrek berak deialdia aldatzea erabaki zuen, 2014ko irailaren 29ko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez (2014ko urriaren 2ko EHAA).

Programaren helburua da euskal gazteei lehen aukera bat ematea, lana aurkitzen lagunduko diena, eta, horretarako, laguntzak emango zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita dauden enpresei, lan-esperientziarik gabeko edo esperientzia gutxiko gazte langabeak praktikaldian kontratatu ditzaten haien titulazioarekin lotutako lanpostuetan.

Deialdian definitu egiten da zein den programa honek xede duen gazte-kolektiboa, eta, halaber, ezarri egiten da nolako baldintzak bete behar dituzten euren kontratazioa diruz lagundu dadin. Baldintza horien artean dago Gazteentzako Berme Sistemaren datu-basean identifikatuta egotea; sistema hori uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretuaren bidez arautzen da (8/2014 Errege Lege Dekretua, hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna handitzeko urgentziazko neurriak onartzen dituena). Ez dute baldintza hori bete beharrik izango adina dela-eta Sisteman identifikatzerik ez daukaten gazteek (hau da, 25 urtetik gora eta 30etik behera dutenek).

Hala ere, espero baino askoz ere gutxiago izan dira, egun, adinari buruzko baldintza beteta ere, Gazteentzako Berme Sistemaren fitxategian inskribatzea izan duten gazteak. Gainera, ez Eusko Jaurlaritzak, ez Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ezin dute ezer egin egoera hori hobetzeko, zeren eta inskripzioak ebazteko eskumena Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Zuzendaritza Nagusiak dauka esleitua 8/2014 Errege Lege Dekretuaren bidez izan ere, ministerio horrek dauzka esleituak Europako Gizarte Funtsa administratzeko eskumenak.

Premiazkoa da, ordea, kolektibo horrek pairatzen duen langabezia estrukturalaren arazo larriari aurre egitea, eta, horretarako, gazteei lan-aukera bat eskaini behar zaie, hezkuntza-sistematik lan-bizitzara igarotzen lagunduko diena. Hori dela-eta, deialdia aldatu beharra dago, eta, zehazki, baztertu egin behar dira enpresek Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen dituzten praktika-kontratuak eskuratzea eragozten edo zailtzen duten oztopoak.

Erabaki honen bidez, beraz, aldatu egiten da gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntza-deialdia (Lehen Aukera Programa), honako era honetan: 25 urtetik beherako gazteek ez dute nahitaez inskribatu beharrik izango Gazteentzako Berme Sistemaren fitxategian; nolanahi ere, inskribatuta daudenek lehentasuna izango dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bere bulego eta zentro laguntzaileen bidez egingo duen hautaketan.

Horregatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo horren Administrazioko Kontseiluak, 2014ko urriaren 23an egindako bileran, onartu du gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzetarako deialdia (Lehen Aukera Programa) bigarren aldiz aldatzea, honako era honetan:

Lehenengoa. Aldatzen da gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko Lehen Aukera Programaren laguntza-deialdiaren 2. artikuluko 3. paragrafoa, eta honela idatzita geratzen da:

  1. Deialdi honi esker diruz lagundutako lan-kontratuak, eta eskaintzak bildu, erregistratu eta kudeatzeko jarduerak Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatu ahal izango dira, 2014-2020koGazte Enplegurako Programa Operatiboaren barruan, edo Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko EGF Programa Operatiboaren barruan.

Bigarrena. Aldatzen da gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko Lehen Aukera Programaren laguntza-deialdiaren 5. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

  1. Deialdi honen xedea da 16 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago duten gazteak kontratatzea, eta, horretarako, honako baldintza hauek bete beharko badituzte:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bizilekua.

    2. Langabe izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.

    3. Honako multzo hauetakoren batean zehaztutako titulu bat izatea:

      1. multzoa:

        Unibertsitateko lizentziatua, ingeniaria, arkitektoa.

        Unibertsitateko diplomatua, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa.

      2. multzoa:

        Lanbide Heziketa arautuko eta berariazko lanbide-heziketako goi-mailako edo erdi-mailako teknikaria. Teknikari laguntzailearen (LH1) eta teknikari espezialistaren (LH2) tituluak haien baliokideak izango dira.

        Ofizialki aurrekoen baliokidetzat hartutako beste titulu batzuk.

        Profesionaltasun-ziurtagiria.

    4. Praktika-kontratua hasi aurreko 30 egun naturaletan lanik egin ez izana. Hori egiaztatzeko, lan-bizitzari buruzko ziurtagiria aurkeztu beharko da, baldin eta lan-eskaintza zentro laguntzaile batek kudeatzen badu. Kudeatzailea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulego bat izanez gero, ofizioz egiaztatuko da.

  2. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bere bulego edo zentro laguntzaileen bidez burutzen duen hautaketa-prozedura deialdiko 7. artikuluaren bidez aratuta dago. Prozedura horretan, lehentasuna izango dute Gazteentzako Berme Sistemaren datu-basean inskribatuta daudenek, betiere aurretik egiaztatu badituzte Sisteman sartzeko baldintzak betetzen dituztela, uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretuarekin eta horretan izan daitezkeen aldaketekin bat etorriz (8/2014 Errege Lege Dekretua, Hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna handitzeko neurriak onartzen dituena).

Hirugarrena. Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko Lehen Aukera Programaren laguntza-deialdiaren 3.5 artikuluaren c) idatzi-zatian, 5.c) artikuluari buruz egiten den aipamenak 5.1.c) artikuluari buruzkoa behar du.

Laugarrena. Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko Lehen Aukera Programaren laguntza-deialdiaren 11.1 artikuluaren lehenengo paragrafoan, 5.e) artikuluari buruz egiten den aipamenak 5.1.d) artikuluari buruzkoa behar du.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.