Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko urriaren 27koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Gipuzkoako Osasun Barrutiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko urriaren 27koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Gipuzkoako Osasun Barrutiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 4811
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/10/27
  • Argitaratze-data: 2014/11/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariaren 2011ko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez, berritu egin zen Gipuzkoako Osasun Barrutiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari emandako egiaztagiria (2011ko urriaren 14ko EHAA, 196. zk.).

Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerenteak eskaera egin du, 2014ko urriaren 24an, Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko. Hori dela-eta, zenbait xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen kreditazioari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 2. eta 6. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), Sendagaiekin egindako saiakuntzak arautzen dituen otsailaren 6ko 223/2004 Errege Dekretuaren 11. artikuluan, eta Ikerketa Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eginkizunez baliatuta, honako hau

Lehenengoa. Javier Vivanco Martínez jauna eta Xabier Altuna Mariezcurrena Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatuak eta Adoración Jiménez Ortiz andrea Farmazian lizentziatua- Gipuzkoako Osasun Barrutiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kidearen kargutik kentzea.

Bigarrena. Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Hirugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake, Osasuneko sailburuordeari zuzenduta edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 27a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

MARÍA LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.