Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko urriaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, administrazio-espedientea bidali egiten dela jakinarazteko eta prozeduran interesaturiko pertsonak epatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko urriaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, administrazio-espedientea bidali egiten dela jakinarazteko eta prozeduran interesaturiko pertsonak epatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 219
  • Hurrenkera-zk.: 4916
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/10/27
  • Argitaratze-data: 2014/11/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazioarekiko Auzien Bilboko 6 zenbakiko Epaitegiak 726/2014-M prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa bidaltzeko eskatu du. Prozedura laburtua Euskadiko Langile Komisioen Sindikatu Konfederazioak 2014ko ekainaren 20ko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa da. Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen Ebazpenak ezetsi egin zuen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2014ko martxoaren 13ko Ebazpenaren aurka jarritako gorako errekurtsoa, hain zuzen, 2014-2015 ikasturterako osasun-arazo larriak dituztelako ohiko irakasle-lanetarako zailtasunak dituzten unibertsitatetik kanpoko irakasleen kidegoetako funtzionarioen aldi baterako lanpostu-egokitzapenak eta irakaskuntza-arrazoiengatiko zerbitzu-eginkizunak eta salbuespenezko beste egoera batzuk arautzen zituena.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hau

Lehenengoa. Eskatutako espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.

Bigarrena. Prozeduran interesdun izan daitezkeenak epatzea, hain zuzen ere, euren interesak defendatzeko egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean aipatutako prozeduran ager daitezen, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 27a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik