Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko urriaren 29koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Plentziako portuan profesional ez diren aisia-ontziak amarratzeko aldi baterako baimena ematen duena, ukatzen duena eta itxarote-zerrenda eratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko urriaren 29koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Plentziako portuan profesional ez diren aisia-ontziak amarratzeko aldi baterako baimena ematen duena, ukatzen duena eta itxarote-zerrenda eratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 213
  • Hurrenkera-zk.: 4760
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/10/29
  • Argitaratze-data: 2014/11/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. 2013ko abenduaren 13an argitaratu zen EHAAn Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2013ko azaroaren 29ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, Plentziako portuan profesional ez diren aisia-ontziak amarratzeko aldi baterako baimena emateko deialdi publikoa egin zen.

Bigarrena. Ebazpenaren aurrekarietan adierazten da, baimen horien prozedura jasota dagoela Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduan. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan eta portu-instalazioetan profesional ez diren aisia-ontzien titularrei lotuneak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura arautzen da.

Hirugarrena. Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduko 9.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak (egun, Garraio Azpiegituren zuzendaria) lotuneak esleitzeko ebazpen arrazoitu bat emango du, aurreko artikuluko irizpideetan oinarrituta. Ebazpen horrek, kasuaren arabera, erabaki hauetako bat jasoko du:

  1. Eskatutako baimena ematea.

  2. Eskatutako baimena ukatzea, baldin eta eskatzaileak ezarri zaizkion baldintzak betetzen ez baditu.

  3. Baimena eskatu duenak hura eskuratzeko eskakizun guztiak bete arren, hari emateko moduko lotunerik libre ez dagoenean, eskaera dagokion itxarote-zerrendan sartzea, hurrenkera zenbakia zehaztuta.

    Laugarrena. Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduaren 10.4 artikuluan honako hau dio: «itxarote-zerrenda beti irekita izango da, harik eta deialdi berria egin arte, eta eskaera berriak noiznahi onartu ahal izango dira. Eskaera horiekin batera Agindu honen 4.2 artikuluan eskaturiko agiriak aurkeztu beharko dira, eta horiei ere lotuneak esleitzeko garaian 8.b artikuluan aurreikusitakoak aplikatuko zaizkie. Eskaera berriak ere Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren ebazpenaren bidez sartuko dira itxarote-zerrendan» (egun, Garraio Azpiegituren zuzendaria).

    Bosgarrena. Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduaren 9.4 artikuluan adierazitakoaren arabera, «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren beste portu edo portu-instalazio batean ontzi berarentzat lehendik ere lotunea erabiltzeko baimena duenari ez zaio lotunerik esleituko, salbu eta, deialdi jakin horretan eskainitako lotuneen kopurua eskatzaileena baino handiagoa bada».

    Seigarrena. Portu-jardueren erregelamenduak, urriaren 21eko 236/1986 Dekretuaren bidez onartuak, 3. artikuluan oraingo Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari ematen dio portuen antolaketa, kudeaketa eta kontrola egiteko eskumena portuko zerbitzuetan. Azken finean, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren portuetan diren jarduera eta portu-instalazioetakoa.

    Aurrean esandakoarekin bat etorriz, eta ikusita portuko lurralde zerbitzuak egindako proposamena, zuzendaritza honek dituen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzional ezartzen duenaren, 6.e) eta 14.1.m) artikuluetan jasotakoak baliatuta, hau

Lehenengoa. I. eranskineko zerrendan jasota dauden eskatzaileen amarratzeko esleipena onartzea, II. eranskineko baldintzen arabera.

Bigarrena. III. eranskineko zerrendan jasota dauden eskariak ukatzea.

Hirugarrena. Ebazpen honetan, IV. eranskin bezala, atxikitzen den itxarote-zerrenda onartzea. Zerrenda hori 2014ko urriaren 21ean egina da.

Laugarrena. Hamar eguneko epea ematea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, deialdi honetako amarratzeko puntuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusia titular den instalazio edo portuetan itsasontzi berberarekin erabiltzeko baimena lortu duten esleipendunei, agindutako epean jakinarazi diezaioten Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari amarratzeko baimena duten zein punturi uko egiten dioten.

Bosgarrena. Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraioetako sailburuordeari edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ebazpen honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 29a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)