- EBAZPENA, 2014ko urriaren 30ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinen bidez, laguntzak ematen baitzaizkie EAEn gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko urriaren 30ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinen bidez, laguntzak ematen baitzaizkie EAEn gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 214
- Hurrenkera-zk.: 4790
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/10/30
- Argitaratze-data: 2014/11/10
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2014ko uztailaren 8ko Aginduaren arabera (agindu horren bidez, EAEn gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei laguntzak iragartzen dira), Osasun sailburuordeak ebatziko ditu laguntza horiek. Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango dira, Osasun eta Kontsumoko sailburuak horretarako berariaz izendatutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.
2014ko urriaren 27an bilera egin zuen batzorde horrek, eta aurkeztutako proposamena oinarritzat harturik, honako hau
Lehenengoa. Jarraian aipatzen diren elkarteen proiektuei honako diru-laguntza edo diru-hornidura hauek ematea:
(Ikus .PDF)
Bigarrena. Elkarteen honako proiektu hauei ez laguntza ematea, arrazoia adieraziz:
(Ikus .PDF)
Hirugarrena. Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere, 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean emandako idazketan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 30a.
Osasuneko sailburuordea,
GUILLERMO VIÑEGRA GARCIA.


