- EBAZPENA, 2014ko azaroaren 3koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita ondoren zerrendatutako finkak okupatu aurretiko aktak egiteko, Basauri-Laudio eta Cementos Rezolako BATerako deribazioaren 132 kV-ko linea elektrikorako zuhaitzik gabeko babes-eremuaren eraginpean; finkok, Basauri, Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Arrankudiaga, Arakaldo eta Orozkoko udal-mugarteetan daude. Titularra Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. enpresa da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko azaroaren 3koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita ondoren zerrendatutako finkak okupatu aurretiko aktak egiteko, Basauri-Laudio eta Cementos Rezolako BATerako deribazioaren 132 kV-ko linea elektrikorako zuhaitzik gabeko babes-eremuaren eraginpean; finkok, Basauri, Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Arrankudiaga, Arakaldo eta Orozkoko udal-mugarteetan daude. Titularra Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. enpresa da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 214
- Hurrenkera-zk.: 4784
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/11/03
- Argitaratze-data: 2014/11/10
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
ESP.: AT-H-2014-09.
Ekonomia Garapena eta Lehiakortasuna Saileko Energia eta Meategien zuzendariaren 2014ko uztailaren 10eko Ebazpenaren bidez, aipatu instalazio elektrikoa onura publikokoa dela deklaratu zen.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, onura publikoko deklaratzeak berekin dakar eraginpeko eskubideak eskuratzea edo ondasunak okupatu beharra, eta, ondorioz, okupazioa premiaz egin beharra, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako ondorioetako.
Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen (1954ko abenduaren 17ko BOE) 52. artikuluarekin bat, lurralde ordezkaritza honek erabaki du eraginpeko eskubideen eta ondasunen jabe eta titularrei deitzea, Basauri, Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Arrankudiaga eta Arakaldoko udalerrietan; izan ere, bertan baitaude eraginpeko ondasunak. Beraz, hor egingo dira eraginpeko ondasunak okupatu aurretiko aktak eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioarena.
Eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak, eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai ordezkari bidez, behar bezalako baimena emanda; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.
Honekin batera doan zerrendan aditzera emandako egun eta orduan jasoko dira aktak, eta zitazio zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako argitalpenak ere egingo dira.
Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, bai interesdunek, bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek, nahi adina alegazio aurkez dezakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere, idazki baten bitartez Bilboko lurralde-ordezkaritzako bulegoan (Concha kalea 23-5), aldez aurretiko aktak jasotzeko adierazitako egunera arte.
Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 30eko 30/1992 Legearen 59.4 xedatutakoaren arabera eta Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan xedatutakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta interesen titular ezezagunei, eta helbide ezezaguna dutenei.
Bilbao, 2014ko azaroaren 3a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.
(Ikus .PDF)


