- EBAZPENA, 2014ko azaroaren 4koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2013ko ekitaldian Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat emandako laguntzak luzatzeko eskabideak ebazten dituena; erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko dira aipatu laguntzak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko azaroaren 4koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2013ko ekitaldian Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat emandako laguntzak luzatzeko eskabideak ebazten dituena; erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko dira aipatu laguntzak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 215
- Hurrenkera-zk.: 4812
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/11/04
- Argitaratze-data: 2014/11/11
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun; Instituzional
Testu legala
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2013ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bitartez (urtarrilaren 13ko EHAA, 7. zk.), Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2013rako laguntzak eman ziren, zertarako-eta erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko.
Ondoko arauetan xedatutakoa aplikatzen da: otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuaren 3. artikulua, dekretu horren bidez erregulatu egiten dira Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeei eta horiei atxikitako pertsona juridikoei esleitzen ematen zaizkien laguntzak, zeintzuen helburua baita nazioarteko erakunde horiek herrialde txirotuetan garatzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten borondatezko lankideei bekak ematea (2007-03-12ko EHAA, 50. zk.); eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren 2013ko azaroaren 12ko Ebazpeneko 2.2 artikulua, ebazpen horren bitartez 2013ko ekitaldirako laguntza horietarako deialdia egiten da (azaroaren 15eko EHAA, 218. zk.); luzapenetarako zenbatekoa ez da izango 192.000 eurotik gorakoa.
Ildo horretan, otsailaren 13ko aipatu 22/2007 Dekretuko 2.3 artikuluaren bitartez zera ezartzen da: lankideek egonaldia beste urte batez luzatu nahi badute, izango dute hartarako aukera, betiere lehen urtea amaitu baino bi hilabete lehenago komunikatzen badute asmo hori.
Jarraian aipatzen diren arauetan xedatutakoarekin bat etorriaz: otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuko 2.3 eta 8.4 artikuluak; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta erregulatzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legeko 11.2 artikulua (2008-07-10eko EHAA, 131. zk.); eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Antolaketa eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuko 11.1 artikulua. Eta aurkeztutako eskabideak aztertu ostean:
Lehenengoa. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2013ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bitartez 2013ko ekitaldirako emandako laguntzak luzatzeko eskabideak baiestea; laguntza horiek honako hauentzat dira: Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta horiei atxikitako pertsona juridikoentzako, betiere nazioarteko erakunde horiek herrialde txirotuetan garatzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten borondatezko lankideei bekak emateko. Ebazpen honetako eranskinean jasotako erakundeei ematen zaizkie baietsitako laguntza-luzapen horiek, bertan zehazten diren zehaztapen eta zenbatekoekin, eta ematen diren egunetik harako urte baterako.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Ebazpen honetan ez da bukatzen administrazio-bidea, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio, hain justu ere ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko apearen barruan. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 4a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Ikus: EBAZPENA, 2017ko otsailaren 8koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, NBE-2013BA/0022 lankide boluntarioari beka emateko Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateari emandako laguntzari uko
- Ikus: EBAZPENA, 2017ko otsailaren 8koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, NBE-2013BA/0015 lankide boluntarioari beka emateko Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateari emandako laguntzari uko
- Ikus: EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 31koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, (beherago zehaztu erakundeek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko) Nazio Batu
- Ikus: EBAZPENA, 2017ko otsailaren 17koa, Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziaren zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, onartu egiten da EHU-Nazioarteko Lankidetza Ez Zentralizatua Masterra entitateak jasotako laguntzari uko egiteko egin duen eskabidea. Laguntz
- Ikus: EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 6koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Unesco Etxea-Centro Unesco del País Vasco erakundeari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera; beka hori, hain zuzen, NBE-2013BA
- Ikus: EBAZPENA, 2013ko abenduaren 20koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2013an Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak ematen dituena, erakunde h


