Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko azaroaren 4koa, Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, Euskadiko Arku Tiroketa Federakuntzaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 4koa, Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, Euskadiko Arku Tiroketa Federakuntzaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 217
  • Hurrenkera-zk.: 4840
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/11/04
  • Argitaratze-data: 2014/11/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Arku Tiroketa Federakuntza EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu zen 1988-05-18an, 147. zenbakiarekin. Orain Federazioaren estatutuak berriro idatzi dira.

Euskadiko Arku Tiroketa Federakuntzak 2014ko maiatzaren 15ean egindako ezohiko batzar orokorrean bere estatutuetako aldaketak onartu zituen, eta onarpen hori agiri bidez egiaztatu da.

Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Horren ondorioz, nire eskumenen jardunean, hau

Lehenengoa. Euskadiko Arku Tiroketa Federakuntzaren estatutuetako aldaketak onartzea eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Estatutu hori honela idatzita gelditzen da:

Amadeo Garcia Salazar plaza, 1, 2. bulegoa. 01007 Vitoria-Gasteiz (Araba).

Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta, haren aurka, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Kiroletako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, jakinarazi eta bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 4a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik