Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko azaroaren 5ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen II. Lehiaketarako deialdia egiten duen ebazpenaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Hautaketa Batzordearen osaera argitaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 5ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen II. Lehiaketarako deialdia egiten duen ebazpenaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Hautaketa Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 219
  • Hurrenkera-zk.: 4905
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/11/05
  • Argitaratze-data: 2014/11/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak, 2014ko urriaren 14an, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen II. Lehiaketarako deialdia egin du 2014. urterako.

Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko osatuko den Hautaketa Batzordearen osaera arautzen du zortzigarren oinarriak. Hautaketa Batzordeak arrazoitutako ebazpen-proposamena emango du, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari aurkeztuko dio.

Ondorioz, hauxe

Lehenengoa. 2014. urterako Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen II. Lehiaketarako deialdia deitzen duen Hautaketa Batzordekideen izendapena egitea, eta bere osaera argitaratzea.

Bigarrena. 2014ko urriaren 14ko Ebazpenaren zortzigarren oinarrian araututako Hautaketa Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

  1. Batzordeburua:

    Ana Alberdi Zubia andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen idazkari nagusia.

  2. Epaimahaikideak:

    Noemí Alangua Elvira andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Ikerketa, Dokumentazio eta Plangintza arloko arduraduna.

    Raquel Raposo Acevedo andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Programak eta Formakuntza arloko arduraduna.

  1. ª de los Llanos Olivas Lagunilla andrea, Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko teknikaria.

    Izaskun Fernández Otegi andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Aholkularitza juridikoaren arloko arduraduna. Honako hau, idazkari lanetan arituko da.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzietako epaitegi egokian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Ebazpen honek ondorioak ekarriko ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 5a.

    Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

    MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.