Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko azaroaren 5ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Bilboko XXXVII. Hirigintza Ikastaroan (2013-2014) eta Donostiako XXXVIII. Hirigintza Ikastaroan (2013-2014) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» egiteari zenbait pertsonak uko egin diotela argitara emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 5ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Bilboko XXXVII. Hirigintza Ikastaroan (2013-2014) eta Donostiako XXXVIII. Hirigintza Ikastaroan (2013-2014) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» egiteari zenbait pertsonak uko egin diotela argitara emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 219
  • Hurrenkera-zk.: 4908
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/11/05
  • Argitaratze-data: 2014/11/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2014ko irailaren 3ko Ebazpenaren bidez, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Bilboko XXXVII. Hirigintza Ikastaroan (2013-2014) eta Donostiako XXXVIII. Hirigintza Ikastaroan (2013-2014) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» esleitu zen (EHAA, 174 zk., 2014ko irailaren 15ekoa).

Donostiako XXXVIII. Hirigintza Ikastaroko ikaslea izan zen Mirari Arriola Irizar zuzenbidean lizentziatuari eta Bilboko XXXVII. Hirigintza Ikastaroko ikaslea izan zen Estibalitz Ugidos Elguezabal arkitektoari eman zitzaien praktikaldia. Lehena Zarauzko udalean eta bigarrena Bilboko udalean.

Mirari Arriola Irizarrek eta Estibalitz Ugidos Elguezabalek idazki bana aurkeztu dute, non esaten duten praktikaldiari uko egiten diotela, lan-arrazoiak direla medio, 2014ko azaroaren 1etik aurrera.

Hortaz, bada, hauxe

Lehenengoa. Mirari Arriola Irizarrek aurkeztu duen ukoa onartzea, Zarauzko udalean egiten ari zen erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldiari dagokionean.

Bigarrena. Estibalitz Ugidos Elguezabalek aurkeztu duen ukoa onartzea, Bilboko udalean egiten ari zen erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldiari dagokionean.

Hirugarrena. Zarauzko udalari eta Bilboko udalari ukoaren berri ematea.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 5a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.