Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko azaroaren 11koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2014. urterako Gobernu Irekia / Open Government arloko profesionalak espezializatu eta prestatzeko bekak esleitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 11koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2014. urterako Gobernu Irekia / Open Government arloko profesionalak espezializatu eta prestatzeko bekak esleitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 4938
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/11/11
  • Argitaratze-data: 2014/11/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuak gerora, maiatzaren 20ko 78/2014 Dekretuak aldatutakoak arautzen ditu Gobernu Irekia / Open Government arloko profesionalak espezializatzeko bekak.

Uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2014ko uztailaren 30eko Ebazpenaren bitartez, Gobernu Irekia, Gardentasuna eta Herritarren Interneteko Parte Hartzearen arloko bi beken eta Kazetaritza Digitalaren arloko bi beken deialdia egin zen.

Uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuaren 12. artikuluan aurreikusi eta deialdi-ebazpenean izendatutako kideez osatutako hautaketa batzordeak esleipen-proposamena aurkeztu du, dekretu horren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2014ko uztailaren 30eko Ebazpenaren 8. artikuluari jarraikiz, esleipen-ebazpenak I. eranskinean beken esleipendunen zerrenda izango du, eta II. eranskinean, esleitutako beken modalitate bakoitzerako bi ordezko izendatuko dira. Ordezko horiek, arlo bakoitza eta ordezkotza-hurrenkera kontuan hartuta, lehentasuna izango dute bekadun izateko, ukoren bat edo beste edozein gorabehera gertatzen denean.

Horren ondorioz, hauxe

Lehenengoa. 2014. urterako Gobernu Irekia / Open Government arloko bekak I. eranskinean jasotako pertsonei esleitzea.

Bigarrena. Ordezko izendatzea II. eranskinean jasotako pertsonak, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran.

Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Ebazpenaren aurka egiteko, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari hilabeteko epean, Euskal Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa ere aurkez daiteke EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 11.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.

Gobernu Irekia, Gardentasuna eta Herritarren Interneteko Parte Hartzearen arloan:

Arteagoitia Arteche, Elena.

Chavarri Montero, Oihan.

Kazetaritza Digitalaren arloan:

Mauleón Ruiz de Apodaca, Mikel.

Olalde Cristobal, Iraide.

Gobernu Irekia, Gardentasuna eta Herritarren Interneteko Parte Hartzearen arloan:

Figueras Fernández, Julen.

Narvaez López de Aberasturi, Jon.

Kazetaritza Digitalaren arloan:

Rodriguez Rodriguez, Izaskun.

Narvaez López de Aberasturi, Jon.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.