- EBAZPENA, 2014ko azaroaren 11koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Giza Baliabideen zuzendariaren 2014ko azaroaren 10eko Ebazpena Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan zein egunetan jarriko den iragartzen da. Aipatutako ebazpenaren bidez, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiko aldi baterako lan-zerbitzuak emateko lan-poltsak eguneratzeko neurriak hartu dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko azaroaren 11koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Giza Baliabideen zuzendariaren 2014ko azaroaren 10eko Ebazpena Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan zein egunetan jarriko den iragartzen da. Aipatutako ebazpenaren bidez, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiko aldi baterako lan-zerbitzuak emateko lan-poltsak eguneratzeko neurriak hartu dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 230
- Hurrenkera-zk.: 5147
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/11/11
- Argitaratze-data: 2014/12/02
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Hirigintza eta etxebizita; Funtzio publikoa
Testu legala
Giza Baliabideen zuzendariaren 2014ko maiatzaren 26ko Ebazpenak Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako lan-zerbitzuak emateko lan-poltsak eguneratzeko neurriak ezarri zituen; eta horren arabera, honako hau
Lehenengoa. Jakinaraztea 2014ko abenduaren 2an Giza Baliabideen zuzendariaren 2014ko azaroaren 3ko Ebazpena ezarriko dela Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan. Ebazpen horren bidez lehentasun handieneko lan-poltsetarako behin betiko zerrenda onartzen da, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako lan zerbitzuak emateko lan-poltsak eguneratzeko jardunbidean.
Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaierara ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahalko dute Segurtasuneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. eta 114. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 11.
Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,
JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


