Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko azaroaren 17koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2015. urtean irakasleen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 17koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2015. urtean irakasleen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 224
  • Hurrenkera-zk.: 5014
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/11/17
  • Argitaratze-data: 2014/11/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

47/1993 Dekretuak (1993-04-02ko EHAA) irakasleen HE1 eta HE2 hizkuntza-eskakizunak ezarri zituen. Gero, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko urtarrilaren 10eko Aginduak (1994-01-26ko EHAA) Irale programaren ebaluazioa eta hizkuntza-eskakizunen azterketetako edukia eta forma arautu zituen. 1995eko apirilaren 10eko Aginduak (1995-05-11ko EHAA) eta 1998ko urriaren 22koak (1998-11-05eko EHAA) azterketaldi mota desberdinen kalifikazio-sistemak ezarri zituzten. Era berean, apirilaren 5eko 66/2005 Dekretuak (2005-04-14ko EHAA) HLEA hizkuntza-eskakizuna sortu eta arautu zuen Hezkuntza Bereziko lan-legepeko heziketa-langileentzat.

Ebazpen honen xede nagusia irakasleen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen 2015. urterako deia egitea da.

Horregatik guztiagatik, honako hau

  1. Deialdi itxiko ikasketarien matrikulazioa epe horretan bertan egin beharko da, edota urtarrilean liberatu eta hamabost eguneko epean.

    13 artikulua. Aurreko artikuluan ezarritako matrikulazio-epeaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoan irakasle edo heziketa-langileen hautespen-probetara 2015ean aurkezten diren izangaiek proba horietarako izen-emate nagusiarekin batera egingo dute hizkuntza-eskakizunen probetarako izen-ematea, beren deialdiaren baldintzen barnean.

  1. Aipatutako materialak isilpean daudela bermatu beharko da, eta ezin izango da horien kopiarik egin, azterketa-batzordeen balioespen-lanerako eta gainerako zereginetarako ez bada.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Ahalmena ematen zaio Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari ebazpen honetan xedatutakoa garatzeko neurriak har ditzan.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik jarriko da indarrean.

    AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

    Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, argitara eman eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

    Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 17a.

    Hezkuntzako sailburuordea,

    MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik