- EBAZPENA, 2014ko azaroaren 18koa, Osasuneko sailburuordearena. Honen bidez, Azterlanen Jarraipen Batzordearen eta Kalitate Batzordearen kideak izendatzen dira. Bi batzorde horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren menpe daude. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko azaroaren 18koa, Osasuneko sailburuordearena. Honen bidez, Azterlanen Jarraipen Batzordearen eta Kalitate Batzordearen kideak izendatzen dira. Bi batzorde horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren menpe daude.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 227
- Hurrenkera-zk.: 5074
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/11/18
- Argitaratze-data: 2014/11/27
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Urtarrilaren 11ko 3/2005 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortu zen (aurrerantzean IKBE).
Batzorde horri esleitutako eginkizunen artean, besteak beste, honako hauek daude: batetik, baimendu ondoren behaketa bidez egindako azterlanen, saiakuntza klinikoen eta ikerketa-proiektuen segimendua egitea, eta, bestetik, kalitatea kudeatzeko sistema mantentzea (ISO 9001:2008 arauan oinarritua, AENOR-ek 2011n ziurtatu ondoren ezarritakoa).
Eginkizun horiek egiteko, Osasuneko sailburuaren 2014ko apirilaren 14ko Aginduaren bidez, Azterlanen Jarraipen Batzordea eta Kalitate Batzordea sortu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko IKBEri laguntzeko organo gisa. Batzorde horien osaera agindu horretako 3. eta 5. artikuluetan ezarrita dago, hurrenez hurren.
Horregatik, jasotako izendapenak ikusirik eta aplikatzekoak diren arauak betez, honako hau
Lehenengoa. IKBEko Azterlanen Jarraipen Batzordeko kide honako hauek izendatzea:
Lehendakaria:
Iciar Alfonso Farnós andrea.
Idazkaria:
María Rodríguez Velasco andrea.
Kideak:
Euskadiko IKBEren ordezkari:
José María González de Castro jauna.
María Rodríguez Velasco andrea.
Iciar Alfonso Farnós andrea.
Arabako Unibertsitate Ospitaleko IKBEren ordezkari:
Arantza Sáez de Lafuente Moriñigo andrea.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko IKBEren ordezkari:
Amaia Martínez Galarza andrea.
Gipuzkoako Osasun Eremuko IKBEren ordezkari:
Nerea Egües Olazabal andrea.
Galdakao-Usansolo Ospitaleko IKBEren ordezkari:
Amaya Santos Ibáñez andrea.
Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko IKBEren ordezkari:
Antonio Escobar Martínez jauna.
Bigarrena. IKBEren Kalitate Batzordeko kide honako hauek izendatzea:
Lehendakaria:
Jon Joseba Leonardo Aurtenetxe jauna.
Idazkaria:
María Rodríguez Velasco andrea.
Kideak:
Euskadiko IKBEren ordezkari:
Jon Joseba Leonardo Aurtenetxe jauna.
María Rodríguez Velasco andrea.
José María González de Castro jauna.
Arabako Unibertsitate Ospitaleko IKBEren ordezkari:
Guillermo Alcalde Bezhold jauna.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko IKBEren ordezkari:
Amaia Martínez Galarza andrea.
Gipuzkoako Osasun Eremuko IKBEren ordezkari:
Nerea Egües Olazabal andrea.
Galdakao-Usansolo Ospitaleko IKBEren ordezkari:
Iciar Alfonso Farnós andrea.
Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko IKBEren ordezkari:
Antonio Escobar Martínez jauna.
Hirugarrena. Batzordeotako lehendakariek eskatuta, Euskadiko IKBEren kideak Azterlanen Jarraipen Batzordearen bileretara eta Kalitate Batzordearen bileretara etorri ahal izango dira, baldin eta haiek egotea egokitzat jotzen bada eginkizunak errazago betetzeko.
Laugarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 18a.
Osasuneko sailburuordea,
GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.


