Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko azaroaren 28koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, zeinaren bidez interesdun izan daitezkeenak epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian 304/2014-B prozedura arruntean bideratzen ari den administrazioarekiko auzi errekurtsoan epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 28koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, zeinaren bidez interesdun izan daitezkeenak epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian 304/2014-B prozedura arruntean bideratzen ari den administrazioarekiko auzi errekurtsoan epaitegi horretan ager daitezen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 232
  • Hurrenkera-zk.: 5188
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/11/28
  • Argitaratze-data: 2014/12/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 20ko Aginduaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen SIPE sindikatuak, eta aginduari dagokion administrazio espedientea bidal diezaiola eskatu zuen Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak 451/2014 prozedura laburtuan.

Segurtasun Sailak horri dagokion administrazio espedientea (CON 079/2013-X, PCA 105/2014-X) bidali zuen aipatutako epaitegira.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak 2014ko apirilaren 11ko Autoaren bidez ebatzi zuen esku arteko intzidentea, eta adierazi zuen berak ez zuela errekurtsoa ezagutzeko eskumenik eta EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zegokiola errekurtsoa ezagutzea. Epaitegiak espedientea bidali zion administrazioarekiko auzien salari, eta hor 346/2014 prozedura arrunta ireki zen.

EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salak 2014ko uztailaren 15eko Autoaren bidez honako hau adierazi zuen: errekurtsoa ezagutzeko eskumenik ez zuela eta lurralde eskumenaren arabera Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien epaitegiei zegokiela errekurtsoa ezagutzea.

Hori dela eta, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian ari da bideratzen, 304/2014-B prozedura arruntean.

Hori horrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

Epatzea prozedura honetan interesdun izan daitezkeenak, 9 eguneko epean (ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik), demandatu gisa ager daitezen, egoki iritziz gero, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian 304/2014-B prozedura arruntean bideratzen ari den administrazioarekiko auzi errekurtsoan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 28a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.