Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko abenduaren 17koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena; honen bidez jendaurrean jartzen dira Urnietako udalerrian (Gipuzkoa), hondakin sanitarioak kudeatzeko instalazioa egiteko Euskalduna de Gestión de Residuos, S.L.k aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 17koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena; honen bidez jendaurrean jartzen dira Urnietako udalerrian (Gipuzkoa), hondakin sanitarioak kudeatzeko instalazioa egiteko Euskalduna de Gestión de Residuos, S.L.k aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 208
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/12/17
  • Argitaratze-data: 2015/01/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Hondakinei eta lur kutsatuei buruzko uztailaren 21eko 22/2011 Legeak xedatutakoaren arabera hondakinen kudeaketa jarduerek Autonomia Erkidegoko ingurumen organoaren baimena behar dute.

Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3. artikuluak ezarritakoari jarraituz, proiektu publikoek zein pribatuek, obrak, instalazioak edo aipatutako I. eranskinean jasotako edozein jarduera burutzeko, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar dute, legean adierazten den moduan.

Ingurumen-organo honetan izapideak hasi dira, Urnietako udalerrian (Gipuzkoa), hondakin sanitarioak kudeatzeko instalazioa egiteko Euskalduna de Gestión de Residuos, S.L.k aurkeztutako proiektuaren hondakin arriskutsuen baimena lortzeko eta proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko.

Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak eta xedapen hori garatzeko Arautegia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuak aurreikusten duten prozeduraren arabera, jendaurrean jarri behar da ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Organo honek du ebazpen hau emateko eskumena, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren arabera.

Aintzat hartzeko arauak: 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra; 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua, urtarrilaren 11koa, proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 1131/1988 Errege Dekretua, irailaren 30ekoa, hura betearazteko Erregelamendua onartzen duena; 196/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenari buruzkoa; 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena; eta oro har nahiz bereziki ezartzekoa den gainerako araudia.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik