Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko abenduaren 18koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez indarrekotzat jotzen baita Zarauzko Errotaberri industrialdea urbanizatzeko proiektuari dagokion ingurumen-inpaktuaren adierazpena, eta proiektu bera gauzatzen hasteko epea luzatu egiten baita. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 18koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez indarrekotzat jotzen baita Zarauzko Errotaberri industrialdea urbanizatzeko proiektuari dagokion ingurumen-inpaktuaren adierazpena, eta proiektu bera gauzatzen hasteko epea luzatu egiten baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 321
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/12/18
  • Argitaratze-data: 2015/01/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko ekainaren 1eko Ebazpenaren bidez, Zarauzko Errotaberri industrialdea urbanizatzeko proiektuari dagokion ingurumen-inpaktuaren adierazpena eman zen. Hori industrialde horren Hitzarmen Batzarrak sustatu zuen.

Ingurumen-inpaktuaren adierazpen horrek 2 urteko epea ezarri zuen proiektua gauzatzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ingurumen-inpaktuaren adierazpen hori argitaratu zen egunetik zenbatzen hasita.

2014ko ekainaren 9an, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko erregistroan sarrera eman zitzaion Zarauzko Udalak aurkeztutako idatziari. Horren bidez, jakinarazten du obrak ez direla oraindik hasi, eta, besteak beste, Zarauzko Udalak behin betiko onetsitako urbanizazio-proiektuaren dokumentua aurkezten du. Proiektu hori ez dator guztiz bat ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko erabili zen dokumentazioarekin. Gainera, Zarauzko Udalak eskatzen du ingurumen-organoak adierazteko ea ingurumen-inpaktuaren adierazpenak indarrean jarraitzen duen ala ez.

Proiektuen Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioaren Legearen testu bategina onesten duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 14.2 artikuluak xedatutakoari jarraikiz, ingurumen-organoak ebatzi ahal izango du ingurumen-inpaktuaren adierazpena indarrean dagoen ala ez, baldin eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko oinarritzat hartutako elementuetan funtsezko aldaketarik badago.

Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 47.8 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko organo eskudunak proiektua egiten hasteko epea luzatzeko ahalmena du.

2014ko irailaren 12an, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren prozeduran parte hartu zuten eta haren eraginpeko herri administrazioei kontsulta egin zien, ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko oinarritzat hartutako elementuetan izandako aldaketak funtsezkoak diren ala ez zehazteko.

Kontuan hartuta Ihobek, Urak eta Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzak eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzak bidalitako erantzunetan argi ikusten dela ez dagoela funtsezko aldaketarik ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko oinarritzat hartutako elementuetan.

Kontuan hartuta organo honek eskumena duela ebazpen hau emateko, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuarekin bat.

Honako hauek ikusita: Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legea; Proiektuen Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioaren Legearen testu bategina onesten duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua; Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua; eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.