Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko abenduaren 19koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrari laguntzeko organoaren titularraren lanpostua sailkatzeko dena. Lanpostua Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordeta dago. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 19koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrari laguntzeko organoaren titularraren lanpostua sailkatzeko dena. Lanpostua Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordeta dago.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 4
  • Hurrenkera-zk.: 62
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/12/19
  • Argitaratze-data: 2015/01/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Vitoria-Gasteizko Udaleko Toki Gobernu Batzarrak 2004ko abenduaren 4an izandako bilkuran erabakia hartu zuen Udaleko lanpostu zerrenda aldatzeko eta Tokiko Gobernu Batzarrari laguntzeko organoaren titularraren lanpostua sortzeko.

2012ko irailaren 12an, Vitoria-Gasteizko Udalak Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzari (gaur egun, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza) eskatu zion Estatuko gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako idazkari lanpostua eta idazkari azpi-eskalakoa eta goi-mailako kategoriakoa sailkatzeko eta lanpostua betetzeko sistema izendapen askekoa zehazteko.

Horretarakoxe bideratu zen Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuen betetzeari buruzkoa den uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 2. eta 9. artikuluetan aipatzen den prozedura (esan beharra dago, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legearen zazpigarren xedapen iragankorrari jarraikiz, lege hori indarrean jarri 2013ko abenduaren 31 baino lehenago hasitako Estatuko gaikuntza duten funtzionarioei dagozkien administrazio-prozedurak izapidetzen jarraituko direla eta ebatziko direla hasi zirenean indarrean zeuden xedapenen arabera).

Horrela, kontuan hartuta Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko gaietan Foru Aldundiek zein eskumen duten, 2012ko irailaren 20an, Arabako Foru Aldundiari txostena eskatu zitzaion Vitoria-Gasteizko Udalak sortutako lanpostuaren sailkatzeari buruz eta adierazteko lanpostua betetzeko sistema egokia zen ala ez. Arabako Foru Aldundiak ez du txostena eskatutako egin.

Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren arabera, orduan indarrean zegoena, autonomia-erkidegoetako bakoitzari dagokio Estatu osorako gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatuta dauden lanpostuak sortzeko, sailkatzeko edo kentzeko eskumena, betiere legez ezarrita dauden oinarrizko irizpideei jarraituz.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 126.4 artikuluari jarraituz, Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioen artean izendatuko da Tokiko Gobernu Batzarrari laguntzeko organoaren titularra; lege horren 130. artikuluarekin bat etorriz, organo horrek zuzendaritza organo izaera du.

Bestalde, eta kontuan hartuta lanpostuaren eginkizunak (7/1985 Legearen 126.4 artikulua) eta Vitoria-Gasteizko biztanleria eta aurrekontua, Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuen betetzeari buruzkoa den uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 2. artikuluarekin bat etorriz, lanpostua gordeta egon behar da idazkari azpi-eskalako eta goi-mailako kategoriako funtzionarioentzat.

Horrela, legediaren arabera, lehiaketa izango da Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko bide arrunta; dena den, uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 27. artikuluak ezartzen du salbuespen gisa, gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioei gordetako lanpostuak izendapen askeko sistema bidez bete ahal izango direla baldin eta eginkizunek bere baitan zuzendaritza izaera edo erantzukizun berezia badaramate, eta gainera, kontuan hartuta udaletako lanpostuak direla, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuak behar dute izan edo 100.000 biztanle baino gehiago dituzten probintziak edo udalerriak, betiere dagokion zerrendan 30 mailako destino osagarria esleiturik badute. Era berean, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Bigarren Xedapen Gehigarriaren arabera, 7/1985 Legearen 121. artikuluaren arabera biztanleria handia duten udalerrietan, lanpostuen zerrendetan zehaztutakoaren arabera Estatu osorako gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak izendapen askeko sistemaren bidez bete ahal izango ziren (azaldutako kasuari dagokionez, abenduaren 27ko 27/203 Legea indarrean sartuz geroztik, aplikatuko da apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92.bis artikuluaren 6 paragrafoaren seigarren lerrokada).

Adierazitakoari jarraituz, esandako araudiaren babesean, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 10. artikuluaren arabera ere, honako hau

Ebazpen honek ez du bide administratiboa agortzen, eta, beraren aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal zaio Erakunde Harremanetarako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita, bat etorriz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin, hargatik eragotzi gabe errekurtsoa aurkezteko xedez zuzenbidean onartutako edozein bide erabiltzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, Herri Administrazioek ez dute ebazpen honen aurka administrazioarekiko errekurtsorik jartzerik izango. Hala ere, ebazpen hau errekurritu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean, 29/1998 Legearen 45. Artikuluaren eta hurrengoen arabera. Halaber, aurretiaz eta epe berean, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eskatu ahalko diote ebazpen hori deuseztatu edo atzera bota dezala, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluan ezartzen denaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 19a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik