Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko abenduaren 23koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zk.ko Epaitegian 316/2014-A prozedura laburrean jarraitzen den administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak epatzen dira epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 23koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zk.ko Epaitegian 316/2014-A prozedura laburrean jarraitzen den administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak epatzen dira epaitegi horretan ager daitezen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 4
  • Hurrenkera-zk.: 65
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/12/23
  • Argitaratze-data: 2015/01/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zk.ko Epaitegiak eskatu zuen 316/2014-A prozedura laburrean jarraitzen ari den Administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea igortzea (PCA 498-2014-X). Errekurtso hori 02696 lanbide zenbakia duen Ertzaintzaren funtzionarioak aurkeztu zuen Segurtasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 16ko Aginduaren aurka. Agindu horrek ezetsi egin zuen Segurtasuneko sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 24ko Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa. Segurtasuneko sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 24ko Ebazpenak Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategorietarako behin betiko lanpostu-esleipena egin zuen, hain zuzen, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran izendapen askeko sistemaren bidez hornitu beharrekoak.

Segurtasuneko sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak elkarrekin emandako 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategorietako lanpostuak izendapen askeko sistemaren bidez behin betiko betetzeko prozedurarako eta, beste alde batetik, Superintendente, Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategoriei dagozkien lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurarako (EHAA, 235. zk, 2013-12-11koa).

Hori horrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau,

Prozedura honetan interesdun izan daitezkeenak epatzea, egoki baderitzote, 316/2014-A prozedura laburrean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zk.ko Epaitegian lehenbailehen ager daitezen eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 23a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik