- EBAZPENA, 2014ko abenduaren 23koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zk.ko Epaitegian 337/2014-A prozedura laburrean jarraitzen den administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak epatzen dira epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko abenduaren 23koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zk.ko Epaitegian 337/2014-A prozedura laburrean jarraitzen den administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak epatzen dira epaitegi horretan ager daitezen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 5
- Hurrenkera-zk.: 84
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/12/23
- Argitaratze-data: 2015/01/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zk.ko Epaitegiak eskatu zuen 337/2014-A prozedura laburrean jarraitzen ari den Administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea igortzea (PCA 535-2014-X). Errekurtso hori 02696 lanbide zenbakia duen Ertzaintzaren funtzionarioak aurkeztu zuen Segurtasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 17ko Aginduaren aurka. Agindu horren bidez ezetsi egin zen Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 27ko Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa. Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 27ko Ebazpenak Ertzaintzako Superintendente, Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategoriei dagozkien lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunak ematen zituen 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenak deitutako prozeduran.
Segurtasuneko sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak elkarrekin emandako 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategorietako lanpostuak izendapen askeko sistemaren bidez behin betiko betetzeko prozedurarako eta, beste alde batetik, Superintendente, Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategoriei dagozkien lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurarako (EHAA, 235. zk, 2013-12-11koa).
Hori horrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
Prozedura honetan interesdun izan daitezkeenak epatzea, egoki baderitzote, 337/2014-A prozedura laburrean Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zk.ko Epaitegian lehenbailehen ager daitezen eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 23a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


