Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 2koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat. Akordio hori honako lege honen arlokoa da: 15/2014 Legea, irailaren 16koa, sektore publikoaren arrazionalizazioari eta administrazio-erreformarako beste neurri batzuei buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 2koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat. Akordio hori honako lege honen arlokoa da: 15/2014 Legea, irailaren 16koa, sektore publikoaren arrazionalizazioari eta administrazio-erreformarako beste neurri batzuei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 137
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/01/02
  • Argitaratze-data: 2015/01/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa

Testu legala

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, hau

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hartu du:

  1. Sektore publikoaren arrazionalizazioari eta administrazio-erreformarako beste neurri batzuei buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen inguruan sortutako desadostasunak konpontzeko negoziazioak hastea, honako agindu hauen gainean:

  1. artikulua, lehen, bigarren, hirugarren eta seigarren paragrafoak.

    Bosgarren Xedapen Iragankorra.

    Zazpigarren Xedapen Iragankorra.

    Hamargarren Xedapen Iragankorra.

    Eta, aurreko horiekin lotura izan ala ez, konstituzioaren printzipioak edo Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak urratzen dituen beste edozein agindu.

  1. Lan-talde bat izendatzea Bitariko Lankidetza Batzordeari irtenbide egokia proposatzeko.

  2. Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea.

    Madril, 2014ko abenduaren 3a.

    Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

    CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

    Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

    JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik