Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 2koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuari Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren egiaztapena berritzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 2koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuari Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren egiaztapena berritzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 267
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/01/02
  • Argitaratze-data: 2015/01/20

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Barrualde-Galdakaoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren egiaztapena berritzeko eskaera jaso da. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen egiaztapenari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 2. eta 6. artikuluetan xedatutakoarekin bat (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.); Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortzen duen otsailaren 11ko 3/2005 Errege Dekretuarekin bat; sendagaiekin egindako saiakuntzak arautzen dituen otsailaren 6ko 223/2004 Errege Dekretuarekin bat, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuak ematen dizkidan eginkizunez baliatuta, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak honako hau

Lehenengoa. Barrualde-Galdakaoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera-egiaztapena berriztatzea.

Bigarrena. Honako pertsona hauek batzorde horretako kideak direla baiestea:

Lehendakaria:

Julio Audicana Uriarte, Medikuntza eta Kirurgia orokorrean lizentziatua, Medikuntza Intentsiboan espezialista.

Lehendakariordea:

Carmelo Aguirre Gómez, Medikuntza eta Kirurgia orokorrean lizentziatua, Farmakologia Klinikoan espezialista.

Idazkaria:

Amaia Santos Ibañez, Farmazian lizentziatua, Ospitaleko Farmazian espezialista.

Batzordekidea:

Iciar Alfonso Farnos, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua, Farmakologia Klinikoan espezialista.

Batzordekidea:

Maria Armendariz Cuñado, Farmazian lizentziatua.

Batzordekidea:

Nerea Ingunza Basterra, Erizaintzako unibertsitate-diplomaduna.

Batzordekidea:

Karmelo Intxaurraga Fernández, Anestesia-Erreanimazioan espezialista.

Batzordekidea:

Fernando Juan Izquierdo Quirce, Farmazian lizentziatua, Analisia Klinikoetan espezialista.

Batzordekidea:

Arturo Ortega Salazar, Zuzenbidean lizentziatua.

Batzordekidea:

Agurtzane Ortego Fernández de Retana andrea, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua, Familiako Medikuntzan espezialista.

Batzordekidea:

Itziar Palacios Zabalza, Farmazian lizentziatua, Ospitaleko Farmazian espezialista.

Batzordekidea:

José María Pérez Carballo jauna, administraria.

Batzordekidea:

Silvia Santos Cabrera, Biologian doktorea.

Hirugarrena. Ondoren aipatuko den esparruko osasun-baliabideen banaketa eta zentroetako baliabide egokien eskuragarritasuna aintzakotzat hartuta, eta Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoek euren zereginak gauza ditzaten zentroetan eskuragarri diren baliabideak kontuan hartuta, Batzordearen jarduera-eremu instituzional eta geografiko gisa ondokoak finkatzen dira, eta bertan egingo dira ikerketa unizentriko guztiak:

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zentroak (ospitalekoak zein ospitalez kanpokoak, barde direla lehen mailako atentziokoak ere), denak ere Barrualde-Galdakaoko ESIkoak.

Bermeoko Ospitale Psikiatrikoa.

Zaldibarko Ospitale Psikiatrikoa.

Zamudioko Ospitale Psikiatrikoa.

Laugarrena. Batzorde horrek Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari bidali beharko dizkio, gordetzeko eta argitara emateko, honako datu hauek: funtzionatzeko prestatu dituen lan-prozedura espezifikoak, eta bileren maiztasunari eta erantzunak emateko zehaztu denbora maximoari buruzko informazioa.

Horretaz gain, indarreko legeen arabera, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministeriora igorri beharko dizkion komunikazioak ere eskatuko ditu, izapideak egin ahal izateko.

Bosgarrena. Ebazpen honen bidez emandako egiaztapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean bertan sartuko da indarrean, hiru urterako; epe hori amaitutakoan, indarraldia luzatu ahal izango da dagokion eskabidea egin ondoren, eta, betiere, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Halaber, ebazpena Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari jakinaraziko zaio.

Seigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Osasuneko sailburuordeari edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 2a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

MARÍA LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.