Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 12koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zk.ko Epaitegian 391/2014-A Prozedura Arruntean jarraitzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak epatzen dira epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 12koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zk.ko Epaitegian 391/2014-A Prozedura Arruntean jarraitzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak epatzen dira epaitegi horretan ager daitezen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 206
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/01/12
  • Argitaratze-data: 2015/01/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zk.ko Epaitegiak eskatu zuen 391/2014-A Prozedura Arruntean jarraitzen ari den Administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea igortzeko (PCA 289-2014-XXIV). Segurtasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 2ko Aginduaren aurka aurkeztu zen errekurtso hori. Agindu horren bidez ezetsi egin zen Ertzaintzaren lanpostuen zerrenda aldatzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 20ko Aginduaren aurkako berraztertze-errekurtsoa.

Hori horrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

Prozedura honetan interesdun izan daitezkeenak epatzea, egoki baderitzote, 391/2014-A Prozedura Arruntean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zk.ko Epaitegian ager daitezen eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 12a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.