- EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 13koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (899/2014 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 13koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (899/2014 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 12
- Hurrenkera-zk.: 265
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/01/13
- Argitaratze-data: 2015/01/20
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (899/2014 prozedura laburtua) jarri zen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2014ko irailaren 22ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi zen Brigada Mugikorrean Espezializatzeko ikastaroetan sartzeko Epaimahai Kalifikatzailearen 2014ko otsailaren 10eko Akordioaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa. Ikastaro horien deialdia 2013ko uztailaren 17ko Ebazpenaz egin zen, eta Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako eta Ikuskapen Eskalako funtzionarioentzat zuzenduta zegoen. Eta Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak jatorrizko espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.
Arkauti, 2015eko urtarrilaren 13a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


