Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 20koa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, xedatzen da Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea 874/2014-E prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion PCA-559/2014-VI administrazio-espedientea, eta interesdun izan daitezkeenak epatzen dira epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 20koa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, xedatzen da Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea 874/2014-E prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion PCA-559/2014-VI administrazio-espedientea, eta interesdun izan daitezkeenak epatzen dira epaitegi horretan ager daitezen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 15
  • Hurrenkera-zk.: 334
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/01/20
  • Argitaratze-data: 2015/01/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak 874/2014-E prozedura laburtuan izapidetutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion PCA-559/2014-VI espedientea bidal dakiola eskatu du. Auzi-errekurtsoa Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak 2014ko abuztuaren 20an emandako Ebazpenaren aurka jarri da. Ebazpen horrek ezesten du Giza Baliabideetako zuzendariak 2014ko maiatzaren 27an emandako Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpen haren bidez, baliogabetu zitzaion demandatzaileari Brigada Mugikorreko Unitate Atalean betetzen ari zen zerbitzu-eginkizuna.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

  1. Eskatutako administrazio-espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.

  2. Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote Administrazioarekiko Auzien Bilboko 6. Epaitegian ager daitezen 874/2014-E prozedura laburtuan eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  3. Jakinaraz bekie interesdunei.

    Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 20a.

    Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

    EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik