- EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 28koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratu dela nekazaritza eta basogintza arloetan energia berriztagarrien azpiegituretan inbertsioak egiteko 2014ko ekitaldirako dirulaguntzak emateko deialdia. Deialdi hori Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren sailburuaren 2014ko urriaren 8ko Aginduaren bidez egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 28koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratu dela nekazaritza eta basogintza arloetan energia berriztagarrien azpiegituretan inbertsioak egiteko 2014ko ekitaldirako dirulaguntzak emateko deialdia. Deialdi hori Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren sailburuaren 2014ko urriaren 8ko Aginduaren bidez egin zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 34
- Hurrenkera-zk.: 822
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/01/28
- Argitaratze-data: 2015/02/19
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ingurumena; Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia
Testu legala
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren sailburuaren 2014ko urriaren 8ko Aginduaren bidez eta azaroaren 16ko 302/2010 Dekretuaren babesean, 2014ko ekitaldirako eskabideak aurkezteko epea ireki zen Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta basogintza arloetan energia berriztagarrien azpiegituretan inbertsioak egiteko dirulaguntzak eskatzeko.
Agindu horren bigarren ebazpenean agertu bezala, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua indarrean jartzen den egunetik aurrera kontatzen hasita.
Aginduaren zortzigarren ebazpenean azaldu legez, agindu horrek EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Epe horretan laguntza eskabiderik aurkeztu ez denez, hauxe
Lehenengoa. Adieraztea bete gabe geratu dela nekazaritza eta basogintza arloetan energia berriztagarrien azpiegituretan inbertsioak egiteko 2014ko ekitaldirako laguntzak emateko deialdia. Deialdi hori Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren sailburuaren 2014ko urriaren 8ko Aginduaren bidez eta azaroaren 16ko 302/2010 Dekretuaren babesean egin zen.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 28a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.


