Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko otsailaren 2koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena. Honen bidez, diru-laguntzak ematen dira Lanbide Heziketaren eremuan ikaskuntzarako KA1 mugikortasun-ekintzak antolatu eta garatzeko, ERASMUS + programaren esparruaren barruan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 2koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena. Honen bidez, diru-laguntzak ematen dira Lanbide Heziketaren eremuan ikaskuntzarako KA1 mugikortasun-ekintzak antolatu eta garatzeko, ERASMUS + programaren esparruaren barruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 34
  • Hurrenkera-zk.: 829
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/02/02
  • Argitaratze-data: 2015/02/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Funtzio publikoa

Testu legala

Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak Europako Erkidegoen 2013ko abenduaren 12ko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen Erasmus +-eko Programaren (2013/C262/04) EAC/S11/13 proposamen-deialdia. Bertan, 2014ko ekitaldirako proposamen-deialdia ezartzen da.

Ebazpen honetan KA1 ekintzetarako laguntzak arautuko dira, hau da, Lanbide Heziketaren eremuan langileen mugikortasuna bereziki irakasle, hezitzaile, zuzendari eta gazte-begiraleena, bai eta ikasleen mugikortasuna ere, betiere erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketaren sektoreetan.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko urriaren 21eko Aginduak diru-laguntzetarako deialdia egiten du Lanbide Heziketaren eremuan ikaskuntzarako KA1 mugikortasun-ekintzak antolatu eta garatzeko, ERASMUS + programaren esparruaren barruan.

Dagozkion eskaera-espedienteak aztertuta, honako hau

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 2a.

Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,

JORGE AREVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.