- EBAZPENA, 2015eko otsailaren 3koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2014. urtean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko apirilaren 9ko Aginduan oinarriturik emandako diruzko laguntzen pertsona onuradunak. Agindu horren bitartez, Ralstonia solanacearum deituriko organismo kaltegarriaren aurkako babes-neurri osagarriak ezartzen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko otsailaren 3koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2014. urtean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko apirilaren 9ko Aginduan oinarriturik emandako diruzko laguntzen pertsona onuradunak. Agindu horren bitartez, Ralstonia solanacearum deituriko organismo kaltegarriaren aurkako babes-neurri osagarriak ezartzen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 34
- Hurrenkera-zk.: 823
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/02/03
- Argitaratze-data: 2015/02/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
2014ko apirilaren 14an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (72. zk.) Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko apirilaren 9ko Agindua eman zen argitara, eta bertan, Ralstonia solanacearum deituriko organismo kaltegarriaren aurkako babes-neurri osagarriak ezartzen dira.
Laguntzak esleitu, eta ebazpenak onuradunei jakinarazi zaizkie, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atalean eta 2013ko azaroaren 13ko Aginduaren ebazpen-zatiko 8.7 paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena). Horrenbestez, hau
Argitara ematea ondoko zerrenda, jende oro jakitun egon dadin: 2014. urtean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko apirilaren 9ko Aginduan oinarriturik emandako diruzko laguntzen pertsona onuradunena. Agindu horren bitartez, Ralstonia solanacearum deituriko organismo kaltegarriaren aurkako babes-neurri osagarriak ezartzen dira.
Onuraduna: Celigüeta, S.A.
Emandako diruzko laguntza: 548,46 euro.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 3a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


