Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko otsailaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko kirol-federazioen 2015eko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Batzorde Kalifikatzaileko batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko kirol-federazioen 2015eko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Batzorde Kalifikatzaileko batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 41
  • Hurrenkera-zk.: 1003
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/02/16
  • Argitaratze-data: 2015/03/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusirik Euskadiko kirol-federazioen 2015eko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duen 2014ko abenduaren 9ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena.

Ikusirik Euskadiko kirol-federazioen kirol-programetarako diru-laguntzak ematea arautzen duen abenduaren 26ko 287/2000 Dekretua.

Kontuan izanda aipatutako dekretuaren 7. artikuluak, alde batetik, aurkezten diren eskabideak eta dokumentazioa aztertzeko eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko Batzorde Kalifikatzaile bat osatuko dela xedatzen duela, eta, bestetik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako bi teknikari batzorde horretako kide izendatuko dituela xedatzen duela.

Horiek horrela,

Lehenengoa. Batzorde Kalifikatzaileko kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Gazteria eta Kiroletako zuzendaria).

Batzordekideak:

Elisabet Altube Bengoa (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako arduradun teknikoa).

Carolina Muro Arroyo (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako teknikaria), batzordeko idazkari modura jardungo duena.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 16a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.