- EBAZPENA, 2015eko otsailaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 325/2014 zenbakiko prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientean interesdun izan daitezkeenei Vitoria-Gasteizko Admnistrazioarekiko Auzien 2 Epaitegian ager daitezen epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko otsailaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 325/2014 zenbakiko prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientean interesdun izan daitezkeenei Vitoria-Gasteizko Admnistrazioarekiko Auzien 2 Epaitegian ager daitezen epea jartzen diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 45
- Hurrenkera-zk.: 1095
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/02/20
- Argitaratze-data: 2015/03/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Vitoria-Gasteizko Admnistrazioarekiko Auzien 2 Epaitegiak Xabier Maria Agirre Kerexeta, Faustino Ranedo Gomez, Maria Guadalupe Camino Garcia, Iñigo de Loyola Ortuzar Angulo, Maria Angeles Amenabar Zabala jaun-andreek eta ELA sindikatuak aurkeztu duten 325/2014 zenbakiko prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espedientean interesdun izan daitezkeenei dei egiteko eskatu du. Errekurtso horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko den Justizia eta Herri Administrazio sailburuaren abenduaren 11ko 274/2012 Dekretuaren aurka egiten dute.
Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38, 48. eta 49. artukuluetan xedatutakoarekin bat etorrita, honako hau
Bederatzi eguneko epea jartzea aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenei, Vitoria-Gasteizko Admnistrazioarekiko Auzien 2 Epaitegian ager daitezen.
Ebazpena EHAAn argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 20a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


