Euskadi.eus
  • 460/2015 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jesus M.ª Larrañaga Garitano jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerente izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

460/2015 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jesus M.ª Larrañaga Garitano jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerente izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 41
  • Hurrenkera-zk.: 997
  • Xedapen-zk.: 460
  • Xedapen-data: 2015/02/23
  • Argitaratze-data: 2015/03/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu da Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 2ko 159/2015 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2014ko otsailaren 2ko EHAAn (21. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita ezaugarri profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, ondorioztatu da Jesus M.ª Larrañaga Garitano jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko prestakuntza egokia duela.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusiak,

Lehenengoa. Jesus M.ª Larrañaga Garitano jauna izendatzea Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerente.

Bigarrena. Izendapen honek 2015eko otsailaren 23tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015ko otsailaren 23a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.